Sintesia:
Oso zaila egiten da gaur egungo gizartea
deskribatzea, baina euren ezaugarrien artean hauek azpimarra dezakegu, gure
gizartearen hainbat joera ulertzen laguntzen gaituztelako: Materialista,
globalizatua, informazio eta ezagutza, komunikazioa, irudien gizartea eta
digitala.
Azken urteotan, gure gizartean oso azkar
eboluzionatu egin du teknologia arloan, gure haurrek txikitatik bereganatzen
dituzte baliabide hauek, baina eskola begiratzen badugu, konturatuko gara
desoreka handia dagoela gure gizartearekin konparatuz , eskola ez dela erritmo
berdinean aurrera egiten esparru honetan .
Horrexegatik, eskola arlo honetan hobetzeko,
honako funtzioak bete beharko lituzkete: Gizartearen beharrei egokitzea eta
alfabetatze digitala, IKT-en bitartez eskuratzen delako ezagutzaren zati handi
bat, eta gainera denborarekin proportzio horiek gora egingo dute. Beste alde
batetik, eskolaren zeregina eten digitala saihestea eta inklusio digitala
bultzatzea ere izango da; hau da, gizartearen zati batek ez du aukerarik
IKT-eak erabiltzeko, beraz eskolaren lana izan beharko luke IKT-ak eskuragarri
edukitzea. Horrela ez zen egongo eten digitalarik; sarbide dutenen eta ez
dutenen arteko desberdintasunak. Eta amaitzeko, hezkuntza eredua berriztatzea.
Badaude arrazoi asko hau burutzeko: ikasleak aktiboagoak egoteko, talde lanean
sakontzeko, disziplinartekotasuna bultzatzeko, eskolaz kanpoko errealitatearekin
bat egiteko eta bereziki euren motibazioa pizteko.
Eten-digitala, gizartea, eskola, IKT, berriztatu
-Neure buruari egindako bi galdera:
1.Posiblea izango da etorkizun batean IKTei buruz hitz egiten, eskola eta gizartea parean egotea?
2.Beharrezkoak dira IKTak egungo gizartean ondo moldatzeko?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
SARTU ZUEN KOMENTARIOAK MESEDEZ!