Orri-ikustaldiak guztira

IKASKUNTZA GURPILAK

APRENDIZAJE ESTRATEGICO Y TECNOLOGIAS DE LA INFORMACION Y LA COMUNICACION: UNA REVISION CRITICA

Testutik hartutako ideiak:

Hitz gakoak:

IKT, Ikaskuntza-estrategia, arazo errealak, sozializazioa, autorregulazioa.

Laburpena:

Ikaskuntza estrategia eta IKT harreman estua  duten eta horri buruz ikerketa egitea merezi duten bi kontzeptuak dira, egungo gizartean daukaten inpaktua delako. Azken hiru hamarkadetan IKT-ek hezkuntza daukaten erabilerak aldatuz joan dira, gizartean eta esparru honetan izan diren aurrerapenak direla eta; Lehen, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan erreminta orokor bezala erabiltzen zen prozesu kognitibo orokorretan, geroago prozesu espezifikoetan sistema tutorial gisa jokatzera pasatzeko eta azkenik  erabakiak hartzearekin harremana daukaten tresna gisa egiten dute.
Euren harreman estuaren ondorioz, IKT-ek ikaskuntza estrategien hainbat aspektu eraldatzen dituzte; horiek ikasleei normalean proposatzen dizkioten jardueretan eta hezkuntza sistemaren oinarrizko elementuetan hausturak egin dituzte, ikasketa planak eta programazioak berrantolatuak izan behar dira gaitasunen irakaskuntza oinarritzat hartuz, autorregulazio eta korregulazio- prozesuen aldaketak ere gertatzen dira, hemen barruan metatutorea, feedback-a eta hausnarketa-argibideak sartzen dira, horiek ikasleen hausnarketa bultzatzen dute, planifikazioa, ebaluazioa eta ikuskapena erraztuz. Aipatzekoa da ere bai prozesu sozialetan duten eragina, baita eduki digitaleen sarbideari dagokien moduak ere. Gainera ikasleen prozesu kognitibo eta ebaluazioetan ere aurrerapenak egin dira, eta errazteko eta indibidualizatzeko aukerak ematen dizkigu IKT-ek.
Hori bai, esan beharra dago IKT-en erabilera kritikoa eta egokia izan behar dela aukera hauek aprobetxatzeko, bestela ezinezkoa izango litzatekeelako, eta kasu honetan irakaslearen formakuntzaren hobekuntza beharrezkoa azaltzen da.
Amaitzeko, egokia da aipatzea etorkizunerako erronkak estrategien ikaskuntzan. Honi buruz 5 ikerketa multzo desberdinetan sailkatzen dituzte: lehenak ikerketa klasikoarekin du zerikusia; bigarrenak edukien egokitzapena eta pertsonalizazio handitzeko beharrarekin; hirugarrenak, emuladore eta simuladoreen erabileraren sartzearekin; laugarrenak, autorregulazio, korregulazio eta heterorregulazioren lanketarekin; eta bosgarrenak, hau da azkenak, sare sozialekin.
 
Hausnarketa aurkezpena eta talde lanari buruz:

Lan honi buruz esan dezaket, lehenengo momentuan testua lehenengo aldiz irakurri nuenean, informazio asko, luzeegia eta pixka bat ulertezina zela iruditu zitzaidan. Hau dela eta, pixkanaka ideiak ateratzen joan nintzen testuari esanahia emateko. Hau guztia egin ondoren, horren gaia interesgarria dela uste dut eta gainera, niretzat informazio berria agertu da, beraz gauza berriak ikasi ditut.
Beste aldetik, taldean komunikazio falta egon dela esan beharra dago baina azkenean,  arazo hori gainditzea lortu dugu eta konforme nago atera dugun emaitzarekin.
Eta bukatzeko eta klaseko aurkezpenari dagokionez, pentsatzen dut eman dugun informazioaren aldetik egokia zela, baina powtoon-a arinegi zihoala, eta horren ondorioz klasekideek ezin izan dute behar den bezala informazioa jaso eta ulertu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

SARTU ZUEN KOMENTARIOAK MESEDEZ!