Orri-ikustaldiak guztira

IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA


Sintesia:
Oso zaila egiten da gaur egungo gizartea deskribatzea, baina euren ezaugarrien artean hauek azpimarra dezakegu, gure gizartearen hainbat joera ulertzen laguntzen gaituztelako: Materialista, globalizatua, informazio eta ezagutza, komunikazioa, irudien gizartea eta digitala. 
Azken urteotan, gure gizartean oso azkar eboluzionatu egin du teknologia arloan, gure haurrek txikitatik bereganatzen dituzte baliabide hauek, baina eskola begiratzen badugu, konturatuko gara desoreka handia dagoela gure gizartearekin konparatuz , eskola ez dela erritmo berdinean aurrera egiten esparru honetan .
Horrexegatik, eskola arlo honetan hobetzeko, honako funtzioak bete beharko lituzkete: Gizartearen beharrei egokitzea eta alfabetatze digitala, IKT-en bitartez eskuratzen delako ezagutzaren zati handi bat, eta gainera denborarekin proportzio horiek gora egingo dute. Beste alde batetik, eskolaren zeregina eten digitala saihestea eta inklusio digitala bultzatzea ere izango da; hau da, gizartearen zati batek ez du aukerarik IKT-eak erabiltzeko, beraz eskolaren lana izan beharko luke IKT-ak eskuragarri edukitzea. Horrela ez zen egongo eten digitalarik; sarbide dutenen eta ez dutenen arteko desberdintasunak. Eta amaitzeko, hezkuntza eredua berriztatzea. Badaude arrazoi asko hau burutzeko: ikasleak aktiboagoak egoteko, talde lanean sakontzeko, disziplinartekotasuna bultzatzeko, eskolaz kanpoko errealitatearekin bat egiteko eta bereziki euren motibazioa pizteko.

-5 hitz gakoak: 
Eten-digitala, gizartea, eskola, IKT, berriztatu

-Neure buruari egindako bi galdera:
1.Posiblea izango da etorkizun batean IKTei buruz hitz egiten, eskola eta gizartea parean egotea?
2.Beharrezkoak dira IKTak egungo gizartean ondo moldatzeko?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

SARTU ZUEN KOMENTARIOAK MESEDEZ!