Orri-ikustaldiak guztira

KLASEKO HAUSNARKETAK

2014-12-18 
 Gaur ikt-ko azken klasea izan da. Hasteko bere lana aurkezteko faltatzen ziren behatzaileen azken taldeak hitz egin du. Azken egunean esan nuen bezala, behatzaileen beste aurkezpenak ez nituen ikusi, baina gaurkoa ikusita oso interesgarria eta polita iruditzen zait euren lana.
Ondoren, Alaitzek "eresotasun  eremutik irten ikaskuntza eremuan sartzeko" deituriko aurkezpena egin du, eta jarraian bideoa jarri du.
Hona hemen gaurko klase teorikoan hartutako apunteak:





FROGATU, ERRATU ETA HASI BERRIRO!!!!!!!!
 

2014-12-11
Gaur ez naiz IKT-ko klasera praktika joan, lan egin behar nuelako.
Dokumentatzaileei tokatzen zaie eurek egin duten lana aurkeztea. Egia esaten badut, pena eman dit ez ikusteak, eurek egin beharreko lana interesgarria iruditzen zaidalako eta ez daukalako oso argi jokatzen duten papera ikaskuntza gurpileko lanean.
Hala ere, guk egin dugun lanei buruz hitz egin beharrean, euren sites-ei buruz egin dutela aurkezpena komentatu didate klasekide batzuek.
Gainera, badirudi oso jende gutxi joan dela klasera, irakasleak hori eta jarraitu dugun prozesuan inplikazio faltarekin lotuz. Ados nago errespetu falta bat dela klasekideen aurkezpenetan ez egotea, eta beharbada momentu batzuetan inplikazio falta nabaria izaten da. Baina esan behar dut hausnartzekoa dela ere gelan gertatzen dena. Uste dut irakasgai honen planteamendua ez dela oso egokia izan, ulermen arazoak sortuz.
2014-11-27
Gaurko klasean, azken taldeok ikaskuntza gurpilen aurkezpenak egin ditugu, egokitutako gai orokorrak hauek izan dira:
-Konpetentzia digitala.
 
 
 
 
 
 
-Eskola 2.0.
 
 
 
 
 
-Tic Tac praktika onak.
 
 
 
 
 
Aurkezpen hauetan hartutako apunte guztien argazkia blog-aren beste atal batean sartu ditut.
Esan beharra dago, informazio berdina asko errepikatzen dela, aurkezpenak aspergarriak eginez. Horregatik, batzuetan zaila egiten da arreta mantentzea.
Bestalde, esango dut azken aurkezpen horiek lehenengoak baino dinamikoagoak izan direla, eta IKT ezberdinak erabili direla. Adibidez; poowtoon-a.
Esan behar dut ere, IKT berrien aurkezpena eta erabibelaren azalpenen beharra ikusten dudala klase teorikoetan.

2014-11-20
Gaurko saioan, ikaskuntza gurpilen aurkezpekin jarraitu dugu. Hauek izan dira tratatutako gaiak:
-Gizarte Pantaila-anitza. Gure gizartean informazio jasotzen ari gara eten gabe eta horren arrazoi nagusia da denbora asko eskaintzen diegula hedabideei. Informazioa eskuragarri edukitzea beti bere abantailak ditu, noski. Baina denok dakigun bezala, arriskuak ere baditu; adibidez haurrek gizartetik batertzea, eduki desegokiak erabiltzea edota harreman arriskutsuak mantentzea. Era berean, esaten da ere haurren sozializazioan familiak duen garrantzia eta horiek arriskuak sahiesteko egin ahal duena.
-IKT-en eragina eskolan. Gaur egun daukagun ezagutzaren gizarteak, eskoletan iraultza bat suposatu du, IKT eta baliabide berriak sartzeko beharra sortuz. Gainera egoera honek interneta modu zabalean erabiltzea eskatzen du.
-Gaitasunak. Aurkezpena honetan gaitasun terminoaren definizioaren sorrera aipatu dute, gaitasunei buruzko informazio gehiagorekin batera. Gai hau ezaguna egiten zait, pasaden urtean baita honetan ere landu dugulako.
-Web 2.0. Teknologia berriak esparru guztietan erabiltzeko beharra dago, gizartearen parean egon nahi badugu. Web 2.0-k internetarekin zerikusia duen ia guztia hartzen du, eta etengabe eraberritzen dago. Horren plataforma nagusiak dira: blogak, jarioak, wikiak, sare sozialak, sites...IKT-ko orokorean dituzten arrisku berak konpartitzen du eskola 2.0.
Gai hauek nire etorkizunerako interesgarriak eta baliozkoak iruditzen zaizkit, hausnarketa bultzatzen dutelako eta gauza oso berriak direlako ere. Baina informazioa pixka bat errepikorra.
 

2014-11-13
Gaur ikaskuntza gurpilen aurkezpenekin hasi gara. Eta gai hauetaz izan dira:
1-"La sociedad de la informacion, las tecnologias y la educacion."
2-Ezagutzaren eta informazioaren gizartea.
3- Informazioaren eta komunikazioaren gizakia.
4-" De lo solido a lo liquido".
5-Informazioaren gizartea eta ikaskuntza dialogikoak.
Esan behar dut, nahiz eta aurkezpenetako informazio gehiena berria izan, haien artean oso errepikorrak izan direla. Gainera, ez dira izan batere dinamikoak, oso monotonoak baizik, aspertzeko joera bultzatuz.
Bestalde, klasean aipatu den esal di batekin geratu naiz, asko gustatu zaidalako eta hausnarketa egitera eraman nauelako:
"CUANTO MAS SE YO MENOS SABEIS VOSOTROS". 
Esaldi hau irakasle eta ikasleen jokatzen duen paperekin zerikusia du. Ikasleen partaidetza aktiboarekin, hain zuzen.
 
2014-11-06 
Aste honetan ez dugu izan IKT-ko klaserik modulo lanaren astea delako.
Urte honetan modulo lanaren gaia kultura ondarea da. Gaia interesgarria eta oso ezezaguna da niretzat, beraz gogo handiekin hartu dut ikasteko aukera hau.
Gaian pixka bat sakontzeko nahian, uzten dizuet bakarkako emangarri baten galderak:

-Zertarako balio du kultura-ondareak?
Herrialde, gizarte edota herri baten kultura hobeto ulertzeko gure arbasoek utzitako eta guk gure ondorengoei utziko diegun kultur elementuak edo hastapenak dira. Horiek gure historia ulertzen laguntzen digu, eta ondorioz daukagun kultura orokorrean, hau da, ohiturak, bizimodua, eraikuntzak, bizipenak, etab.
Lehenik eta behin, kultura ondarea jatorri eta itxura ezberdineko multzo gisa ulertu behar dugu. Adibidez ondare kulturalaren barruan artezko obrak, eraikuntzak, kondairak… aurki dezakegu.
Horrek balio historiko dauka, ondare kulturala izendatzen duen herriaren historiarekin harremana izaten delako ondasun horien duten amankomunezko ezaugarria. Eta historiaz gain, bere arbasoekin, herentziatzat hartuz.
Kultura ondareak ere nortasunezko balioa du, kultura baterako identifikazio prozesuen bidez identitatea eraikitzearen funtzioa baitu.
Era berean, balio estetikoa du, orokorrean testuinguru kultural jakin bateko edertasun eta harmoniazko idealen irudikatzailea izanez.
Amaitzeko, kultura ondarea baita balio zientifiko du ere, gizarte zientzietako ikerketa eremua delako. Adibidez: psikologia, antropologia, historia, etab.
Hau guztia aztertuz gero, gure gizartean hobekuntzak edota aurrerapenak egin ditzakegu, daukagun kultura-ondarea abiapuntutzat hartuz.
Kontuan hartu behar dugu guk sortutako eta sortuko dugun kultura-ondarea gure ondorengoek jasoko dutela, beraz gure kulturaren islapen ona eta garbia izan behar dela, eurek haien jatorriaren ideia sortzeko, identitate kolektiboa eraikitzeko  eta batez ere, horretaz ikas dezaten.

-Zer ikasteko aukera eskaintzen digu?
Kultura ondareak elementu asko hartzen du bere baitan, beraz ez da nahikoa irakasgai bat edo bitan soilik irakastea.
Horrek, eskoletan modu oso desberdinetan eta irakasgai guztietan lantzeko aukera eskaintzen digu.


Modu desberdinek ingurune ezberdinekin dute zerikusia. Ondare kulturala ikasteko hainbat leku erabili dezakegulako, eta ez bakarrik klasea.
Ikasteko gaiei dagokienez, makina bat direla esan dezakegu. Hasteko, artearen elementuak eta ezaugarriak ikastea posiblea da, halaber musikan dantzak eta abestiak ere. Era berean, hizkuntzekin zerikusia dituzten elementuak sartzen dira. Matematiketan irakasten den zenbakikuntza sistemak harreman estua daukate ere kultura ondarearekin. Gainera dantzekin adibidez gure gorputzaren mugimendua landu dezakegu eta azkenik badaude kultura ondareen bidez jarduten diren hainbat gai, adibidez: kritikotasuna, baloreak…




2014-11-30
Gaur, Alaitzek hausnartzeko bideoa jarri digu klasean: "Visiones disruptivas de la educacion". Bideo honetan gaur egungo eskolari zuzendutako kritika bat zen, horren aldaketa gertatzeko iradokizunak azalduz. Hausnarketan oinarritutako metodologiak aldarrikatzen zuen, IKT erabilarekin batera. Era berean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ikasleen behar, ezaugarri eta interesei gerturatzeko beharra aipatzen da horien motibazioa piztuz.
Hemen uzten dizuet jarri diguten bideoa:


2014-10-23
Gaur en naiz klasera joan greba dela eta. Hala ere, egun guztia egon naiz unibertsitaterako gauzak egiten.
 

2014-10-16 
Gaur IKT-ko lehenengo saio teoriko izan dugu. Gainotzenko iragasgaietako lehenengo saioetan moduan,  iragasgaiaren aurkezpena egin da: Zertaz doa, jarraitutako metodologia, ebaluazioa, helburuak, planteamendu orokorra...
Ostean IKT-ei buruzko aurreideiak landu ditugu. Hori burutzeko brain storminng-a egin dugu denon artean. Egia esaten badut horri buruz neuzkan ideiak oso orokorrak ziren, beraz uste dut irakasgai hau oso baliozkoa izan daitekela etorkizunerako, eta asko ikasiko dudala. Espero dut klasean bota dizkigun galdereei lauhilabetearen amaieran erantzun bat ematea.

 



  

 

  

 

 


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

SARTU ZUEN KOMENTARIOAK MESEDEZ!